XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...)... orduan, akabua, ez dagoke guretzat erremediorik.

- Ez da horrelakorik sekula gertatuko, burruka gogorra eginen diegu eta garaitu ere bai - esan zuen beroki Danielek.

- Gorenkiak hiru milioi besterik ez dira gure planeta osoan eta gizonezkotan ba gara bederatzirehun milioi gutienez - gehitu zuen Karlek.

- Zazpirehun milioi besterik ez, azken estatistiken arauera - argitu zien Ioahimek. Gero eta gutiago.

Pentsa ezazue, bestalde, estatistika hauk beraiek emanak direla eta, gu ez beldurtzeko, garenak baino gehiago esan bide daukutela horietan.

- Eta zer egin nahi duzu zuk, lagun? - itaundu zion Danielek.

- Hara... nik ekarritako Eptasoma Z soluzioa dateke.

Aintzinako Eptasoma A hura baino mila bider eragileagoa zaiku hau eta hartzen bagenu guregan ere aldakuntza nabari eta arin bat lortuko litzateke, eta gure ondorengoak gorenkiak bezain argiak edo eta are argiagoak ere izanen lirateke.

Hauxe dateke gure kasta galkizunaren salbamodu bakarra; ba dira gugan, gerrilleroongan, haiengan nabari ez diren karakteristika batzuk, adorea, askatasun-nahia, errebeldiá... Harmak alferrekoak zaizkigu, gorenkiek askoz ere hobeak baitituzte.

Hara, ximino batek ez duke zer eginik gure kontra etorrita makila batez, geronek hura ximist batez ezereztu egiten dukegulako.